Oroitzapenak askatu, ez datu pertsonalak. Fossify Gallery pribatua bezain indartsua den argazki eta bideo aplikazioa. Iragarkirik ez, alferrikako baimenik ez - zure neurrira egindako esperientzia.

🖼️ ARGAZKI EDIZIOA ZURE ESKU:
Hobetu zure argazkiak gure argazki editore oinarrizko baina indartsuarekin. Moztu, tamaina aldatu, biratu, irauli, marraztu eta aplikatu iragazki harrigarriak, guztiak zure pribatutasuna arriskuan jarri gabe. Hartu zure oroitzapenen kontrola inoiz ez bezala.

🌐 PRIBATUTASUNA LEHENIK ETA BETI:
Zure pribatutasunak axola du. Baztertu datuen gose diren erraldoiak. Fossify Galleryk kontrola ematen dizu. Baztertu Exif Metadatuak, hala nola GPS koordenatuak eta kameraren xehetasunak, zure oroitzapenak zuretzat gorde

🔒 SEGURTASUN HANDIAGOA:
Blokeatu zure oroitzapenak PIN, patroi edo hatz markako babesarekin. Babestu argazki, bideo edo aplikazio osoak - nork atzitzen ahal dituen zeuk erabakitzen duzu. Lasaitasuna, bermatuta.

🔄 ERRAZ BERRESKURATU:
Hartu arnasa, istripuak gertatzen dira! Fossify Gallery-ren birziklatzeko ontziak ezabatutako argazkiak eta bideoak segundotan berreskuratzeko aukera ematen du. Ez galdu altxorrik.

🎨 ZURE GALERIA, ZURE ESTILOA:
Pertsonalizatu itxura, sentimendua eta funtzionaltasuna zure estiloarekin bat egiteko. Interfazearen gaietatik funtzio botoietara, Fossify Gallery sormen askatasuna ematen dizu.

📷 FORMATU UNIBERTSALEN ASKATASUNA:
JPEG, JPEG XL, PNG, MP4, MKV, RAW, SVG, GIF, Bideoak eta gehiago - Zure oroitzapenak zeuk aukeratutako edozein formatuetan. Murrizketarik ez, aukera mugagabeak besterik ez.

 ✨MATERIALEN DISEINUA GAI DINAMIKOEKIN:
Esperimentatu materialen diseinu intuitiboaren edertasuna gai dinamikoekin. Gehiago nahi duzu? Murgil zaitez gai pertsonalizatuetan eta egin zure galeria benetan berezia.

Aztertu Fossify aplikazio gehiago : https://www.fossify.org
Iturburu irekiko kodea: https://www.github.com/fossifyorg
Erregistratu komunitatean Reddit: https://www.reddit.com/r/fossify
Konektatu Telegramen: https://t.me/fossify
