Pribatutasun-politikako dokumentu hau pribatutasun politika ezartzeko da eta politika horren gainean informazioa argi eta garbi emateko, nola eta zergatik biltzen diren datu pertsonalak edo informazio pertsonal, nola erabiltzen diren datu horiek eta nola ematen diren edo ematen ez diren datu horiek jakitera eta datu horiekiko dauzkazun aukerak.
Pribatutasun-politika dokumentu honen helburua zera da, garatzaile eta erabiltzaileen arteko ingurugiro ireki bat sortzea, non erabiltzaileek jakingo duten garatzaileek zein informazio datu batzen dituzten. Software hau erabiltzea erabakiz gero, pribatutasun-politika hau onartu duzula pentsatuko dugu Fruit Radar software aplikazioaren pribatutasun-politika onartu duzula. Pribatutasun-politika hau software honi dagokio eta garatzaileak ez du ardurarik izango hirugarren batek software honetan oinarrituta aldaketak egingo balitu, software hau beste batekin lotuz edo beste software bat honekin nahastuz, beraz oso komenigarria da hirugarrenen pribatutasun-politika dokumentuak ere irakurtzea software hau moldatzeko baimena eska dezaketelako.
'Baimenak eta sarbidea' besterik gabe zera da, software honek gailuari eskatu behar dizkion funtzionatzeko baimenak eta baimen horiek lortzeko behar den sarbidea. Behar bezala funtzionatzeko, garatzaileek diseinatu zuten bezala, Fruit Radar honek baimen batzuk eskatuko dizkio gailuari. Honako baimen hauek;
Goiko baimen horiekin guztiekin atzera egitea duzu, nahi duzunean, baina baimen bat edo beste kentzeak softwareak huts egitea ekar lezake edo funtzioren bat bertan behera geratzea. Baimen horiek guztiak batera erabiltzen dira softwarearen hainbat eragiketa behar bezala egiteko. Android 6.0 edo geroagoko erabiltzaileentzat besterik ez da hau guzti hau.
Fruit Radar egonkorra da eta ondo dabil baina agian errore bat topa dezakezu inoiz, zerbait gaizki. Erroreei buruzko informazioa oso garrantzitsua da garatzaileentzat, aukera ematen die errorea azkar konpontzeko eta softwarea doitzeko. Arazoren bat topatuko bazenu software hau erabiltzerakoan, mesedez zabaldu arazoa GitHub horretan eta errorea ahal bezain laster konpontzen saiatuko gara. Gainera, proiektuaren biltegira zuzenean jo dezakezu arazoak ikusteko eta arazo berriak bertan zabaltzeko. Errore baten berri eman dezakezu EXTERNAL_STORAGE baimenak emanez gero edo erabil dezakezu logcat erregistroa berreskuratzeko. Baimenak baldin badituzu, topatuko duzu honakoa bilatuz eu.quelltext.mundraub.log.txt edo eu.quelltext.mundraub.error.txt. Aplikazioak (abiaraziz gero) fitxategia bilatuko dizu. Erabil dezakezu MatLog Libre aplikazioaren erregistroa berreskuratzeko errorea gertatu baino lehen edo gertatu eta gero.
Fruit Radar honek hirugarrengoen zerbitzu batzuk erabiltzen ditu, lortzeko eragiketa jakin batzuk eta eskaintzen diren zerbitzuei loturiko beste zerbitzu batzuk eta laguntzeko analizatzen nola erabiltzen den gure zerbitzua. Hirugarren horiek zure datu pribatuetara irits daitezke hitzartutako zereginetarako bakarrik garatzailearen baimenarekin eta berez, ezin dute datu pribaturik zabaldu edo datu horiek beste zeregin baterako erabili .
Garatzaileak erabili dituen hirugarrenen tresnak/zerbitzuak eta software honetan txertatuta daudenak hauexek dira:
Webgune horiek hirugarrenen webguneak dira eta landareen datu baseak edo landareen informazio iturriei ostatu ematen diete Informazio iturri horietatik deskargatu dira landareen zehaztasunak.
Mundraub.org zure datu pertsonalak batu egingo ditu bakarrik izena ematen duzunean ematen dituzun datuetatik. Irakurri enpresaren Pribatutasun Politika.
Mundraub.org eta Na-Ovoce.cz horiek erakusten dute testua, kokapena, irudiak, posta elektroniko helbidea, erabiltzaile izena, eta kategoria, baina zure pasahitza ez. Pasahitza seguru dago aplikazioan eta plataforman. Hirugarren horiek kargatze plataformak ere badira, beraz, aplikazioari esaten diozunean kargatu/hasi saioa/eman izena, datu gehiago kargatuko dira hirugarren plataforma horietara.
Erabili diren beste hirugarrenen tresna batzuk hauek dira:
Mapa zerbitzu hauek erabiliz gero, zure kokapena zein den erakutsiko duzu agian eta, ezinbestean, zure IP helbidea.
Fruit Radar honek baditu esteka batzuk beste zerbitzu batzuetara bideratzen dutenak, garatzaileak kontrolatzen ez dituen zerbitzuetara. Klik egiten baduzu hirugarren baten zerbitzu edo aplikazioan, bideratuko zaitugu hirugarren baten webgune edo aplikaziora. Garatzaileak ezin ditu zerbitzu eta gune horiek kontrolatu eta ezin ditu hirugarren horien ardurak bere gain hartu, ezin ditu hirugarrenen pribatutasun politikak eta praktiken ardurak bere gain hartu.
Aplikazio honek dakarren hirugarren baten zerbitzu bat erabiltzerakoan, zure informazioa, datu pertsonal batzuk barne, agian beste estatu batean ostatua daukaten ordenagailuetara transferituko da, beste herrialde batean, beste legedi bateko toki batean zure inguruko legediaren oso bestelako den legedia, agian. Pribatutasun politika hau onartzea agian informazio hori entregatzea ekar lezake informazio transferentzia horiek egiteko adostasuna erakusten ari zara.
Software honek eskaintzen dituen zerbitzuak erabiltzeko ez duzu zertan 13 urte baino gehiago izan. Software hau edozein generotako, erabilpen orokorrerako egokia da, edozein arrazatarako, edozein adinetarako. Instrukzio hauek, baina, ezin dira aplikatu leku batean adin txikikoentzako murrizketa bereziak baldin badaude eta murrizketa horiek software honetan eragina baldin badute adin-txikikoekin.
Garatzaileak baloratzen du egiten ari zaren konfiantza emateko ahalegina informazio pertsonala ematerakoan eta, beraz, ahaleginduko da zure informazio pertsonala babesteko komertzialki onartuko diren neurriak hartzen. Dena den, neurri horiek ez dute bermatzen zure informazio pertsonala erabat salbu egongo denik, aldatua, erakutsia, suntsitua gerta daiteke informazio hori zerbitzarietan erabiltzen den segurtasun softwarean, suebakietan-eta, arrakalaren bat sortuz gero. Software hau eta zerbitzu hauek erabiliz gero, onartzen ari zara ulertzen dituzula eta onartzen dituzula arrisku horiek.
Garatzaileak ez dio uko egiten Pribatutasun politika honen terminoak aldatzeko eskubideari. Aldaketa batzuk egin litezke Fruit Radar softwarea garatzearen ondorioz, beraz, oraingo baldintza batzuk baliorik gabe gera litezke. Aldaketa mamitsuak egitekotan aurretik (30 egun) abisatu eta gero egingo lirateke, baina aldaketa txiki-txikiak, di-da egin litezke. Aldaketa guztien berri izango duzu eguneraketa bakoitzarekin. Komeni da pribatutasun politika hau noiz edo noiz berriro begiratzea.
If you have any questions regarding this Privacy Policy or the practices of this software, please contact the developer by sending an email to niccokunzmann@rambler.ru or by opening a new issue on Github.
Pribatutasun politika hau eguneratu zen halako egun batean: [-2019-08-05].