<i>SD Maid 2/SE</i> zure Androiderako konfiantzazko laguntzailea da, garbi eta txukun mantentzeko.

Inor ez da perfektua, eta Android ere ez.
* Aurretik ezabatutako aplikazioek zeozer uzten dute atzean.
* Nahi ez dituzun erregistroak, kraskatze-txostenak eta bestelako fitxategiak etengabe sortzen dira.
* Zure biltegiratzeak ezagutzen ez dituzun fitxategi eta karpetak biltzen ditu.
* Argazki bikoiztuak zure galerian.

Ez dezagun hemen jarraitu… Utzi SD Maid 2/SE laguntzen!

SD Maid 2/SE aplikazio eta fitxategi-kudeatzaile bat da, zure gailuan aplikazio zehatzek fitxategi espezifikoak sortu dituzten jakiten espezializatua. SD Maid 2/SE zure gailua arakatzen du eta fitxategiak instalatutako aplikazioekin konparatzen ditu biltegiratze-lekua segurtasunez askatzeko aukerak eskaintzeko.

✨ Garbitu aplikazioak desinstalatu ondoren
Aplikazioek izendatutako karpetetatik kanpo fitxategiak sortzen badituzte, aplikazioak desinstalatu ondoren ere fitxategiak gera daitezke. "Hondar Bilatzailea" tresnak aplikazioen aztarnak aurkitzen ditu, zein aplikaziotakoak ziren esaten dizu eta ezabatzen laguntzen dizu.

🔍 Bilatu zure gailua modu adimentsuan
Iragazi karpeta hutsak, aldi baterako fitxategiak, dagoeneko instalatutako aplikazioak eta gehiago. Zure bilaketa-irizpideak ere sor ditzakezu. "Sistema Garbitzailea" tresnak zure gailua automatikoki arakatzeko eta hainbat irizpideren arabera fitxategiak ezabatzeko aukera ematen dizu.

🧹 Ezabatu gastagarriak diren fitxategiak eta ezkutuko cacheak
Miniaturak, zakarrontziak, lineaz kanpoko cacheak eta gehiago: aplikazioek beren kabuz garbitzen ez badute, aplikazio honek egingo du. "Aplikazio Garbitzailea" tresnak gastagarriak diren fitxategiak dituzten aplikazioak aurkitzen ditu.

📦 Kudeatu zure aplikazio guztiak
Lortu zure gailuan instalatutako aplikazio guztien zerrenda osoa. Gaituta, desgaituta, erabiltzaile- edo sistema-aplikazioa: ezin da aplikaziorik ezkutatu. "Aplikazio Kontrola" tresna zure aplikazioak bilatu, ordenatu eta kontrolatzeko aukera ematen duen aplikazio-kudeatzailea da.

📊 Zerk erabiltzen du zure espazio guztia
Biltegiratzearen kudeaketa konplexua izan daiteke telefonoaren biltegiratzean, SD txarteletan eta USB gailuetan dauden aplikazioekin, euskarriekin, sistemarekin eta bestelako fitxategiekin. "Biltegiratze Analizatzailea" zure gailuan espazioa nola erabiltzen den erakusten duen fitxategi-kudeatzailea da, zure biltegiratzearen kudeaketa erraztuz.

📷 Aurkitu datu bikoiztuak
Deskarga bikoiztuak, sare sozialen bidez bidalitako argazkiak edo eszena beraren antzeko argazkiak: denborarekin kopiak pila daitezke. "Bikoiztasun Kentzailea" tresnak berdin-berdinak edo antzekoak diren fitxategiak aurkitzen ditu eta kopia gehigarriak ezabatzen laguntzen dizu.

Aplikazio honek ez du iragarkirik. Funtzio batzuk erabiltzeko ordainketa-igoera behar da.

SD Maid 2/SE SD Maid 1/Legacy-ren ondorengoa da.
Android bertsio berriagoetarako optimizatua eta garbiketan zentratua.

Aplikazio honek aukerako funtzioak ditu, Irisgarritasun Zerbitzuaren APIa erabiltzen dutenak zeregin nekagarriak automatizatzeko.
Irisgarritasun Zerbitzuaren APIa erabiliz, aplikazio honek botoiak sakatu ditzake zuregatik aplikazio anitzetan eragiketak egiteko, adibidez, cache-memoriak ezabatzen.
Aplikazio honek ez du Irisgarritasun Zerbitzuaren APIa erabiltzen informazioa biltzeko.

SD Maid 2/SE Fitxategi Kudeatzailea eta Garbitzailea Aplikazioa da.
