
Transportr irabazi asmorik gabeko aplikazioa bat da, mundu osoko pertsonek bere denbora librean garatua.

Garraio publikoa erabiltzea denontzat ahal beste erraztu nahi dute

Aplikazio honek hainbat garraio agentzien tokiko datuak darabiltza eta interfaze bateratu bat eskaintzen du.
Ezin du datuen zuzentasuna egiaztatu
hortaz <i>ez du bermerik eskaintzen</i> emandako informazioaren inguruan.
Erabili zure erantzukizunaren pean.

<b>🛣️ Bidaien planifikazioa</b>. Esan Transportr aplikazioari nora joan nahi duzun!
Konexiorik egokiena aurkituko du zuretzat, autobusez noiz aldatu esaten dizu,
eta iritsiera ordua kalkulatzen dizu ere.

<b>⏱️ Zuzeneko irteerak</b>. Geltoki guztietako irteerak erakutsi ditzake.
<i>Onartutako</i> zonaldeetan, atzerapenak denbora errealean erakutsiko ditu ere.

<b>🗽 Software askatasuna</b>. Transportr aplikazioaren iturburu kodea  librea da % 100ean.
Libreki erabili, ikertu, elkarbanatu eta hobetu dezakezu.
<i>Zuk</i> hobetzen duzu aplikazio hau.
Zure hiria zuk zeuk gehitu dezakezu ere, oraindik euskarririk ez badago.

<b>🛰️ Zure kokalekua aurkitzen du.</b> Transportr aplikazioak GPS sateliteen bidezko orientazioa darabil
zure uneko kokalekua zein den jakiteko, eta ez zaitezen inoiz galdu.
Bidai berri bat hasteko inguruko geltokiak aurkitu ditzakezu
eta bidaian zenbat aurreratu duzun ikusi dezakezu.

<b>🌟 Zure gogoko tokiak gogoratzen ditu.</b> Behar duzun tokira azkarrago hel zaitezen,
Transportr aplikazioak maiz erabilitako toki eta bidaiak gordetzen ditu.
Honela ez dituzu behin eta berriro idatzi behar.

<b>🚫 Iragarkitik ez, jarraipenik ez</b>. Aplikazio honek ez du iragarkirik bistaratzen
edo jakinarazpen gogaikarririk.
Ez du ezta Google Analytics edo antzeko tresnarik erabiltzen zu zelatatzeko.

<b>🗺️ Mapa ederrak</b>. Geltokiak edo zure bidai osoa mapa batean erakusten dizu
eta beti daki non zauden autobusetik non jaitsi jakin dezazun.
